Jakin-min handiko haur bat ordenagailu baten aurrean
Txikitan izugarri gustatzen zitzaidan web orriak egitea, ia inork ez zuenean internet erabiltzen. Joko-foro bat sortu nuen: oso ezaguna zen web bateko minijokoak hartu, nire foroan jarri eta azalpenak eta trikimailuak gehitzen nizkien. Ia inor ez zen sartzen, baina horrela ikasi nuen web batek barrutik nola funtzionatzen duen.

